ADUR Azken Erronka
Publicado
About the game
ADUR Azken Erronka es un juego de rol ambientado en una Edad Media vasca mitológica. Viaja por toda Euskal Herria, supera desafíos, mejora tus atributos y aprende a usar la fuerza vital Adur para lanzar hechizos. ¿Serás capaz de proteger al reino vasco de la amenaza que se cierne sobre él?
Descripción original de Steam

ADUR Azken Erronkan abentura asko bizitzeko aukera izango duzu euskal Erdi Aro miresgarrian murgildurik. Euskal Herriko mapa zabal batetan zehar bidaiatu, euskal mitologiaren izaki eta jainko ugari aurkitu, eta erronka asko egin!

Aurrera egiteko, zure ezaugarri nagusiak erabili eta hobetu beharko dituzu: indarra, trebezia, adimena eta kemena. Ekipamendua merkatu eta erronketan lortu, zure armak eta babeskiak hobetu, eta bidelagunak bilatu beharko dituzu zure bidaian arrakasta lortu nahi baduzu. Horrez gain, Adurraren laguntza izango duzu, sorgin eta aztiekin ikasitako sorginkeriak gauzatzea ahalbidetuko zaituen bizi indarra.

Erabaki zure pertsonaia nola garatu nahi duzun, eta aukeratu lanbide ezberdinak ezaugarri zehatzak lantzeko. Pertsonaia eraikidura bakoitzarekin abilezia ezberdinak lortuko dituzu: indarra garatu gertuzko armak hobeto erabiltzeko; trebezia, borrokan ekintza gehiago izateko; adimena, sorginkeria ahaltsuak menperatzeko; eta kemena, borrokan lagunduko zaituzten bidelagun berriak lortzeko. Bestetik, zaurien aurkan sendoa, edo Adurrean boteretsua izan nahi duzun erabaki beharko duzu.

Ekintzak ebazteko, jokoaren mekanika nagusia bost txanpon berezi jaurtitzean datza, alde batean arranoa eta bestean belea daukatenak, txoriak behatzearen antzinako euskal usadioa irudikatuz. Ekintza bat lortzeko, bost arrano lortu beharko dituzu txanponen jaurtiketaren emaitza eta zure ezaugarri zein modifikatzaileak batuz. Zure bidean aurrera egiteko txori onak erakar itzazu, eta txori txarrak aldendu! Zure garapena kudeatzeko, Heroiaren Bideko panela izango duzu, jadanik gainditutako eta egin gabeko erronkak erakusten dituena.

Erronka lerro nagusia jarraituz, eta ehundaka leku eta erronka dituen mapa zeharkatuz, mundu ireki batean mugitu ahalko zara non euskal historia eta mitologia nahasten diren istorio ahaztezin bat kontatzeko. Gaztelar erresuma euskal lurren inbasioa prestatzen ari da, eta bestetik gurtzaile ilun batzuk Adurraren ohitura zaharren kontra ari dira. Zu zara euskal erresumaren azken itxaropena; izaki miresgarriak bilatzea eta euskal jainkoen lurraldera bidaiatzea izango da zure aukera bakarra. Euskal erresuma datorkion mehatxutik babesteko gai izango al zara?

Jokoaren txandakako borroka sistemak estrategia ezberdinak garatzeko aukera ematen du: zuzenean erasotu, babesa prestatu, edo Adurra erabiliz sorginkeria ahaltsuak gauzatu. Aurkari nagusiak garaitzea ez da erraza izango, baina borrokan zure pertsonaiarentzat estrategia egokiena uneoro planifikatzeko aukera izango duzu. Horrek, kolorez, soinuez eta animazioez beteriko irudiekin batera, ezperientzia zirraragarri bat eskainiko dizu.






Información sobre la demo y el lanzamiento
Los datos de la comprobación actual no confirman ninguna demo. Esto no significa que el juego nunca haya tenido una; consulta su página de Steam para conocer la disponibilidad actual.
Demo de Steam, prueba de juego y acceso anticipado: ¿cuál es la diferencia?
Información e imágenes: Steam · Última comprobación UTC